Aiako ohiturak eta tradizioak argazkitan jaso nahi dituzte 2020ko lehiaketan

Karkara 2020ko urt. 14a, 11:09

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek argazkiak irailaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Aiako Kultur Etxean.

Urtea hastearekin batera, argazki lehiaketarako gaia jakinarazten du Aiako Udalak. Hala, urtarrilaren 1ean argitaratu zuen 2020ko Aiako Argazki Lehiaketako deialdia, eta aurtengoan herriko ohiturak eta tradizioak izango dira gai nagusia.

Parte hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ditzake lehiaketara, koloretan edo txuri-beltzean, eta argazkiek 2019an edo 2020an ateratakoak izan beharko dute. Argazkiak irailaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira Aiako Kultur Etxean.

Deialdiaren xehetasunak Aiako Udalaren webgunean daude eskuragarri. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!