"Altxorraren bila" ibiliko dira igandean Iturraranen

Karkara 2020ko urt. 24a, 10:30
Arkeologia tailerra, Iturraranen.

Jolasaren barruan, balizak topatu eta naturarekin lotutako zenbait galdera erantzun beharko dituzte parte hartzaileek. Izen-ematea ireki dute jada.

Datorren igandean, hilak 26, "altxorraren bila" jardungo dute Aiako Iturraran parketxean. 10:30ean hasiko da saioa, eta "orientazio zirkutu bat" izango du oinarri; izan ere, helburua da jolasaren bidez "naturan orientatzen ikastea eta inguruan duguna ezagutzea". Balizak topatu beharko dituzte parte hartzaileek, eta naturarekin lotutako hainbat galdera erantzun beharko dituzte.

Antolatzaileek azaldu dutenez, haurrentzako zein helduentzako "aproposa" izango da igandeko jolasa. "Gainera, sorpresak egongo dira guztientzat".

Bertaratzeko asmoa dutenek aldez aurretik eman behar dute izena, telefono bidez (943 835 389) edota emailez (iturraran@gipuzkoamendizmendi.net).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!