Aiarrak Euskaraldiaren batzordean parte hartzera animatu dituzte

Karkara 2020ko ots. 9a, 11:00

Otsailaren 19an, asteazkenarekin, 18:30ean bilduko dira herritarrak Kultur Etxean.

Udazkenean egingo dute Euskaraldia:11 egun euskaraz ekimenaren bigarren edizioa Euskal Herri osoan zehar eta, horretarako, herriz herri Euskaraldiko herri batzordeak sortu dituzte. Aian, esaterako, otsailaren 19an, 18:30ean bilduko dira herritarrak Kultur Etxean. Aiako Euskaraldiko lantaldeak badaki udazkena urrun ikusten dela, baina ordurako dena prest eduki nahi dute. “Badugu nahikoa lan Aian Euskaraldia antolatzen. Aurtengo leloak dioen bezala, euskara Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan hitz egin dezagun”.

Hala, herriko Euskaraldiaren batzordean parte hartzera gonbidatu dituzte Aiako euskaltzale guztiak, “euskara denon ardura izateaz gain, denon bultzada behar duelako”. Seguru daude bigarren Euskaraldia ere “arrakastatsua” izango dela Aian eta, “zuen guztion laguntzarekin, beste bultzada bat emango diogula euskararen erabilerari herrian eta inguruan”.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!