Bideoa: Alaitz Roteta eta Ainara Saizar trikitilariak Aristerrazuko oholtza birtualera igo ziren atzo

Karkara 2020ko mai. 18a, 10:12

Ainara Saizar aiarrak eta Alaitz Roteta zarauztarrak erromeria eskaini zuten atzo iluntzean, Aristerrazu Zuzenean ekimenaren barruan, eta KARKARAK saioko bi kantu jaso ditu.

Hamarkadak daramatza bizi-bizirik Aiako Aristerrazu erromeriak eta, konfinamendu garaian ere, jarraipena eman nahi izan diote trikitilariek. Elizagoien ahizpak izan ziren apirilaren 19an Aristerrazu Zuzenean izenburupean ekimena martxan jarri zutenak, eta igandero-igandero trikitilari bikote batek eskaini du saioa ordutik. Atzo esaterako, Alaitz Roteta zarauztarra eta Ainara Saizar aiarrak igo ziren Aristerrazuko oholtza birtualera, pandero eta eskusoinu txikiaren doinua atsegin dutenak dantzan jartzeko prest. Horrela, itxialdi garaian ere Aristerrazuko erromeria giroaz gozatu ahal izan dute herritarrek, etxetik atera ere egin gabe.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!