Odola emateko saioa egingo dute astelehenean Aian

Karkara 2020ko eka. 14a, 12:00

Aiako odol-emate saioan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik hitzordua hartu beharko dute  Odol Bankura, 943 31 70 91 da telefono zenbakira deituta.

Astelehenean egingo dute Aian, odola ateratzeko aurtengo bigarren saioa; 18:30etik 20:30era izango da, Lardizabal  Eskolako jangelan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, osasun larri egoera dela eta, odola eman nahi dutenek Odol Bankura deitu behar dute aldez aurretik, 943 31 70 91 da telefono zenbakira.  Hala, astelehen goizean, 9:00etatik 13:30era izango dute odola emateko txanda hartzeko aukera. Neurriarekin jende pilaketak ekidin nahi ditu odol emaileen elkarteak. Beraz, garrantzitsua izango da herritarrak dagokion orduan agertzea hitzordura.

Bestalde, eskolara sartzean maskarak emango dizkiete odol emaileei eta irtetean eramateko janaria eskainiko zaie.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!