Aian koronabirus kasu berria atzeman dute azken orduetan

Karkara 2020ko eka. 27a, 16:06

Azken horrekin zortzi dira guztira Aian kutsatutakoak COVID-19 birusaz. Orion ez da kasu berririk egon, eta denera 37 dira bertan kutsatuak. Azken orduetan hiru kasu zenbatu ditu jaurlaritzak Gipuzkoan, eta beste horrenbeste Araban.

Azken orduetako datuak plazaratu ditu Eusko Jaurlaritzak COVID-19 birusaz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako informazioa kontuan hartuta. Guztira sei kasu berri atzeman dituzte, horietako bat Aian. Herri horretan denera 8 kasu daude zenbaketak hasi zituztenetik. Gipuzkoan hiru kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, Bizkaian ez da kasu berririk egon, eta beste hiru kasuak Araban zenbatu dituzte. Orion ez dute kasu berririk zenbatu azken orduetan.

Araban orain arte guztira 3.346 PCR kasu positibo zenbatu ditu jaurlaritzak. Gutxiago daude Gipuzkoan: 2.308 PCR kasu. Kopururik altuena, alde handiz, Bizkaian dute (populazio gehien ere han dute), 7.906 kasurekin.

Jaurlaritzak herriz herriko zerrenda osatu du, ekainaren 22ra arte bildutako datuekin. Urola Kosta eskualdeari dagokionez, hauek dira kutsatutako eta hildako pertsona kopuruak:

  • Aia: 7
  • Aizarnazabal: 3
  • Azkoitia: 22 (hildako 1)
  • Azpeitia: 18 (hildako 1)
  • Beizama: daturik ez
  • Errezil: daturik ez
  • Getaria: 9 (3 hildako)
  • Orio: 37 (hildako 1)
  • Zarautz: 209 (23 hildako)
  • Zestoa: 5
  • Zumaia: 54 (6 hildako)

Usurbil ere gertu dauka Oriok, eta han denera 16 kasu atzeman dituzte, eta ez da hildakorik egon. Lasarte-Orian, berriz, 53 kasu daude oraingoz, eta hiru heriotza.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!