Basoko animaliak ezagutzeko ibilaldia antolatu dute Pagoeta Natur Parkean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 13a, 15:51

Ostiral goizean egingo dute, 11:00etan hasita. Bi orduko ibilaldia izango da, eta basoan bizi diren animaliak ezagutuko dituzte parte hartzaileek, horien arrastoak jarraituz.

Iturraran Parketxeak ibilbide berezia antolatu du ostiralerako, Pagoeta Natur Parkean barrena. Izan ere, basoan bizi diren animaliak ezagutzeko aukera eskainiko du, horien arrastoak jarraituz. 11:00etan parketxean emango diote hasiera bi orduko ibilbideari, eta zailtasunik gabeko irteera dela azaldu dute antolatzaileek. Gainera, COVID-19arengandik babesteko neurriak hartuko dituztela ere zehaztu dute; besteak beste,  talde txikitan ibiliko dira basoan, segurtasun tartea mantenduz, eta beharrezkoa den kasuetan maskara jantzita eraman beharko dute parte hartzaileek.

Plaza mugatuak ditu txangoak, eta bertan parte hartu nahi dutenek 943 83 53 89 telefono zenbakira deitu edo  iturrara@gipuzkoanatura.eus posta elektronikora idatzi behar dute. Ibilaldiak bost euroko prezioa izango du helduentzat eta hiru eurokoa 5-12 urte bitarteko haurrentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!