Igerilekuan jarraitu beharreko babes neurriak zehaztu ditu Aiako Udalak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 22a, 11:50

Bainua hartzeko ez da musukorik erabili behar, baina igerileku ondoan haurrak zaintzen edo egonean daudenek maskara jantzita eraman behar dute.

Uztailaren 15ean espazio publikoetan maskara erabiltzeko agindua eman zuen Eusko Jaurlaritzak, eta Aiako Udalak igerilekuan jarraitu beharreko segurtasun neurriak azaldu ditu. Hala, igerilekura sartzeko eta ateratzeko beti musukoa erabali behar dela zehaztu du. Behin leku hartutakoan, kendu daiteke maskara inguruan dauden erabiltzaileekin 1,5 metroko segurtasun distantzia mantentzen bada; segurtasun tartea mantendu ezin bada, ordea, musukoarekin egon beharko dute herritarrek eremuan.

Bainua hartzeko ez da musukorik behar,  baina igerileku ondoan haurrak zaintzen edo egonean daudenek maskara jantzita eraman behar dute. Tabernan, berriz, ostalaritza arloan indarrean dauden neurriak jarraitu behar dituzte herritarrek.

 
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!