'Zoaz pake santuan' antzezlana taularatuko dute etzi, Aian

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 6a, 16:00
`Zoaz pake santuan' antzezlana (Txalo Produkzioak)

Aiako abuztuko kultur ekitaldien barruko emanaldia izango da. Probalekuan izango da larunbat honetan, 22:30ean hasita, eta sarrerak aurretik erreserbatu behar dira.

Txalo Produkzioak ekoizpen etxearen eskutik, Zoaz pake santuan antzezlana ikusteko parada izango da larunbat honetan Aiako probalekuan. Komedia giroko obra antzeztuko dute Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreek, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, eta bertan senar-emazte baten gorabeherak kontatzen dituzte.

Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin nazkatuta, emazteak senarra pozoitzea erabakiko du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio. Beraien azken orduak etxean giltzapeturik pasatzeko prest daude, baina aurreikusitako plana erabat aldrebestuko da.

Saioa 22:30ean hasiko da eta sarrerak aurretik erreserbatu behar dira udalean (harrera@aia.eus / 943-13 11 44); bi euro balio du eta gehienez ere hiru sarrera erosi ahalko dira. Ezinbestekoa izango da sarrerak eskatzen dituen pertsona herrian erroldatuta egotea, eta 18 urtetik gora edukitzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!