Kultura eskaintza zabala izango da Aian aste honetan

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abu. 12a, 13:54

'Harritzearen abilezia' ikuskizuna eskainiko du Hodei magoak gaur, eta Zetak taldea eta herri kirolak izango dira asteburuan.

20:00etatik aurrera, Aiako probalekuan Harritzearen abilezia emanaldia eskainiko du Hodei magoak gaur. Ostiralean, hilaren 14an, Zetak taldeak kontzertu akustikoa emango du leku berean 22:30ean hasita, eta, igandean, hilaren 16an, hainbat harri-jasotzailek eta aizkolarik erakustaldia egingo dute 18:30etik aurrera. Harria jasotzen ariko dira Aimar Irigoien, Urdax Magunazelaia, Jokin Eizmendi, Mikel Lopetegi Urra, Karmele Gisasola eta Udane Ostolaza. Aizkorarekin ariko dira Iker Vicente eta Mikel Larrañaga.

Hitzordu guztietara joateko beharrezkoa izango da aurrez lekua erreserbatzea, eta bi euro balioko du sarrera bakoitzak. Horretarako bi bide ahalbidetu ditu Aiako Udalak: 943-13 11 44 telefono zenbakira deitu daiteke, edo harrera@aia.eus helbide elektronikora idatzi. Udalak gogorarazi du maskara ezinbestekoa izango dela ekitaldietara joateko, eta eskatu du sarrerak aurrez erosteko eta hitzorduetara garaiz joateko, jende pilaketak saiheste aldera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!