Iritzia: Zalantza

Oier Aranzabal-Berria 2020ko abu. 14a, 10:22

Oier Aranzabal Aiako bizilagunak ondoko testua plazaratu du Berria egunkarian. 

Nire bi urteko alabak galderak egiten ikasi berri du. Duda handi batean bizi da. Eta ez dago bere erantzun gosea aseko duenik. Une oro darabilkigu inguruan zilintzi-zalantza. Esaldi edo azalpen oinarrizkoenari ere galdera berri bat bilatzen dio. Inozentzia deitzen zaio.

Eta zer pentsatua eman dit kontuak, izan ere, bada denbora bat galdera gutxi egiten dizkiodana nire buruari. Aspaldi da hemengo edo hango erantzunak ontzat hartzen ditudana, eta haiekin konformatzen naiz alaba ez bezala. Ez ote da hori zahartzen eta mantsotzen ari zaren frogarik behinena? Erantzun zaharrak sinetsi eta defendatzeari ekiten diozun unea, galdera berriak bilatu beharrean. Eta bai, esan dezakezu zure defentsan lehen baino jakintsuagoa zarelako dela hori, aitzitik, badakizu gezurra dela. Baina zer demontre, ohituak gaude txintik esan gabe gezurrak sinistera.

Zalantzak beldurra ematen digu, ahuldadea da. Ziurtasuna bilatzen dugu desesperazioz, lasaigarria. Askoz hobea da segurra, nahiz eta gezurra izan. Edo ez. Duela hilabete batzuk maskara gabe genbiltzan kaletik, eta esan zitzaigun ez zela beharrezkoa.

Irakurri testua osorik berria.eus atarian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!