Moto gidari bat zauritu da Aian

Karkara 2020ko ira. 9a, 10:38

GI-2631 errepidean izan da ezbeharra, Aiatik Oriorako norabidean.

Larrialdi-zerbitzuek gaur goizean jakinarazi dutenez, trafiko istripu bat izan da GI-2631 errepidean, Aiatik Oriorako norabidean. Bidetik irten da motozikleta bat, eta gidaria zauritu egin da. Donostiako (Gipuzkoa) ospitalera eraman behar izan dute.

Garabi bat bertaratu da jada, eta motoa eraman du. Beraz, irekita dago bidea eta ez da auto-ilararik sortu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!