Lardizabal Herri Eskolako guraso elkartearen oharra

Karkara 2020ko ira. 20a, 15:10

"Familia eta eskolaren arteko komunikazio eta elkarlanari bultzada bat ematea ezinbestekoa dela uste dugu", esan du elkarteak. Horregatik, deia luzatu die herriko gurasoei.

Aiako Lardizabal Herri Eskolako guraso elkarteak herritarrak deitu ditu proposamenak eta kezkak elkartearekin partekatzera ohar labur baten bidez: "Ikasturte hasiera ezohiko honen aurrean zalantza eta kezka ugari sortu zaizkigu guztioi, eta horiei aurre egiteko, familia eta eskolaren arteko komunikazio eta elkarlanari bultzada bat ematea ezinbestekoa dela uste dugu. Hori dela eta, zuen proposamenak eta kezkak Guraso Elkartearekin partekatzera animatu nahi zaituztegu".

Bere iritzia ematera animatzen denak ondorengo helbide elektronikora bidali behar du mezua: lardigurasoelkartea@gmail.com

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!