Administrari-laguntzaile lan poltsa osatu nahi du Aiako Udalak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 7a, 09:59

Lehiaketa publikoan parte hartzeko eskaera-orria Aiako Udaleko atari digitalean deskargatu daiteke, eta urriaren 9ra arte irekita egongo da eskabidea Aiako udaletxean aurkezteko epea.

Aiako Udalak administratzaile-laguntzaile bat kontratatu nahi du urtebeterako, eta horretarako lan-poltsa zabaldu du. Lan poltsan parte hartzeko honako puntuak bete behar dituzte hautagaiek: Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa eduki behar dute (baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo hori baino altuagoa den titulu baten jabe izan; Aian erroldatuta egon behar dute 2020ko irailaren 1eko data baino lehen, eta euskaraz Europako Erreferentzia Markoaren C1 gaitasun maila egiaztatu behar dute, EGAren parekoa.

Lehiaketa publikoan parte hartzeko eskaera-orria Aiako Udaleko atari digitalean deskargatu daiteke, eta urriaren 9ra arte irekita egongo da eskabidea Aiako udaletxean aurkezteko epea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!