Larra Txori elkarteak ehiza postuen zozketak abiatuko ditu ostiralean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 7a, 10:43

COVID-19a dela eta, aurten zozketak Aiako probalekuan egingo dituzte. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da maskara behar den bezala jantzita eramatea eta higiene neurriak betetzea.

Ehiztariak birigarroa eta usoa noiz pasako zain dira, eta ostiralean abiatuko du ehiza postuen zozketa Larra Txori elkarteak.  20:00etan egingo dute Altzuzelai inguruko postuen lehen zozketa, eta 19:30etik aurrera izena emateko aukera izango dute ehiztariek. Orain arte, elkartean egin izan dituzte zozketak, baina COVID-19a dela eta, aurten Aiako probalekuan egingo dituzte. Hala, azaroaren 21a bitartean egunero egingo dituzte zozketak toki eta ordu berean.

Bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da maskara behar den bezala jantzita eramatea eta higiene neurriak betetzea. Horrez gain, ehizatzen duten bitartean ere maskara jantzita eraman beharko dute ehiztariek, eta araua betetzen ez dutenei isuna jarriko diete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!