Positibo berri bat atzeman dute Aian

Eskualde mailan, guztira, 28 positibo detektatu ditu Osasun Sailak: Azpeitian hamabost, Azkoitian hamar eta Zumaian, Aian eta Errezilen bana.

Osakidetzak jakinarazi ditu atzo zenbatutako koronabirus kasu berriak, eta Aian positibo berri bat atzeman dutela azaldu dute. Eskualde mailan, guztira, 28 positibo detektatu ditu Osasun Sailak: Azpeitian hamabost, Azkoitian hamar eta Zumaian, Aian eta Errezilen bana.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.466 PCR gauzatu zituen atzo Osakidetzak, eta proba horietan 410 lagunek eman zuten positibo; proba egin zuten herritarren %5,5ek, alegia. Herenegundik jaitsi egin da ehuneko hori; izan ere, orduan PCRa egin zuten herritarren %7,7,82k ema zuten positibo. Positibo kopuru altuena Gipuzkoan atzeman zuten: 186. Bizkaian, berriz, 179 detektatu zituzten, eta 39 Araban.

Atzokoan 33 lagun ospitaleratu zituzten hiru lurralde horietako ospitaleetan, herenegun baino hamazazpi gehiago. Orotara, 263 lagun daude erietxeetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; herenegun baino hiru gehiago. Dena den, herenegun baino bi lagun gutxiago daude ZIUn: 50.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!