Zapelatzak askatuko dituzte igandean Pagoeta natur parkean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 19a, 11:54

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi zapelatz utziko dituzte libre.

Iturraran parketxeak antolatuta, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi zapelatz askatuko dituzte Pagoeta natur parkean. Igandean, 13:00etatik 14:00etara, utziko dituzte libre hegaztiak eta bertan izan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Jardueran parte hartzea 3 euroko kostako da.

COVID-19 izurria dela eta, osasun prebentzio neurriak hartuko dituzte irteeran. Hala, talde txikitan banatuko dira parte hartzaileak eta segurtasun tartea mantendu beharko da uneoro; eskuak garbitu beharko dira gel hidroalkoholikoarekin eta musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!