Aiako Udalak ostalari eta merkatariei zuzendutako diru-laguntza deialdia zabaldu du

Karkara 2020ko aza. 26a, 13:15

Abenduaren 21ean amaituko da diru laguntza jasotzeko eskaerak aurkezteko epea

Aiako merkatariek zein ostalariek Covid-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko diru laguntzen deialdia zabaldu du Aiako Udalak.
 
COVID 19-ak sortutako egoeraren aurrean, herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsoa egin, ekipamenduak jarri eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketa egiteko helburuarekin jarri dute martxan deialdia. Diru laguntzaren xedea, bestetik, tokiko jarduera suspertzea eta bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea da, egungo egoerari aurre egin ahal izateko.
 
Diru-laguntza jarduerak
 
Hiru jarduera soilik lagunduko dira diruz. Batetik, lokalak eta laneko moduak egokitzea, bestetik, segurtasun eta osasunaren irizpideak edo protokoloak betetzeko xedearekin, merkataritza edo ostalaritza-lokalak moldatzeko inbertsioak eta ekipamendua. Azkenik, bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin harreman berriak antolatzeko edo laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak.
 
Diru laguntza jasotzeko eskaera aurkezteko epea, abenduak 21, astelehena itxiko da.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!