Sarrera guztiak salduta, kontzertua eskaini zuen atzo Carlos Nuñez musikariak Aiako probalekuan. Hala ere, galiziarra eta bere taldea ez ziren izan musika eskaini zuten bakarrak, beste aurpegi ezagun batzuk ere igo ziren oholtzara. Hain zuzen ere, Mikel eta Esti Markez musikari aiarrak, Karlos Subijana alboka jotzailea eta Itsaso Elizagoien trikitilaria.
(Argazkiak: Ibon Errazu)
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!