Gaur jarriko dituzte salgai Izaroren Aiako kontzerturako sarrerak

Karkara 2020ko abe. 14a, 17:13

Aiako probalekuan izango da kantaldia, 20 euroren truke, otsailaren 20an.

Izaro abeslariak Limones en Invierno birako kontzertua eskainiko du Aiako probalekuan otsailaren 20an, larunbatarekin. 
 
Sarrerak, internetez, gaurgoizeko 9:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai, 20 euroren truke. Aiako Kultur Etxean, berriz, abenduaren 15etik 18ra (biak barne) egongo dira eskuragarri, eta urtarrilaren 7tik aurrera, agortu ezean.
 
Gaurtik aurrera internetez erosteko, egin klik hemen.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!