Orioko eta Aiako ikastetxeetan matrikula egiteko epea ostiralera arte egongo da zabalik

Karkara 2021ko urt. 25a, 10:00

Urtarrilaren 29an, ostiralarekin, itxiko da Lardizabal Herri Eskolan, Orioko Herri Ikastolan eta Zaragueta Herri Eskolan matrikula egiteko epea.

Orioko eta Aiako ikastetxeetan gero eta gutxiago falta da matrikulazio kanpainari bukaera emateko. Lehengo astelehenean, urtarrilak 18, zabaldu zen matrikula egiteko epea hiru hezkuntza zentroetan, eta ostiral honetan itxiko da.

Esteka hauetan aurkitu daiteke ikastetxeetako informazio zehatzagoa:

. Zaragueta Herri Eskola

. Orioko Herri Ikastola

. Lardizabak Herri Eskola

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!