Bihar irekiko da epea ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko

Andrea Zipitria 2024ko ots. 4a, 11:30

Aiako Udalak bihar irekiko du trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaintzeko epea, eta apirilaren 30era arte izango da horretarako aukera. 

Aiako Udalak bihar ireki du trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaintzeko epea eta, apirilaren 30era arte izango da zabalik. Jakinarazi dutenez, banketxe bitartez ordaintzeko agindua emana dutenek hilaren 9an, ostiralarekin, egingo zaie kargua, eta gainontzekoek apirila amaiera arte izango dute zerga hori ordaintzeko aukera.