Ertzaintzaren helikopteroak gizon bat erreskatatu du Aiako Kurpidea auzoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko ots. 7a, 12:59

Antza denez, gizona erori egin da mendian ibiltzen ari zela eta zauria egin du. Donostiako ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek.

Gaur goizean istripua gertatu du Aiako Kurpidea auzoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizon bat erori egin da mendian ibiltzen ari zela eta zauria egin du. Ohiko larrialdi zerbitzuek eremura iritsi ezin zutenez, Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu behar izan du zauritua eta Donostiako ospitalera eraman dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!