Laja II.ak eta Lutxurdiok Aristerrazu Zuzenean ekimeneko erromeria eskainiko dute gaur

Andoni Elduaien 2021ko api. 18a, 09:57

19:00etan hasita eskainiko dute zuzeneko emanaldia Facebook sare sozialaren bitartez. Aristerrazuko erromeriak bertan behera geldituta daude, eta egitasmo horren ohiturari eusteko antolatzen dituzte ia igandero Aristerrazu Zuzenean izeneko emanaldiak.

COVID-19 gaitzak ekitaldi ia guztiak bertan behera utzi zituen iazko martxoan, baina badira orduz geroztik gailu digitalak eta Internet baliatuta, beste modu batera bada ere, gauzatzen ari diren egitasmoak. Horietako batzuk dira igande arratsaldeetan Aiako Andatza auzoan egiten diren Aristerrazuko erromeriak.

Jende pilaketak ekidin behar direnez, trikitilariak zuzenekoak eskaintzen hasi dira Aristerrazu Zuzenean egitasmoaren bidez, sare sozialetan. Gaur esataerako, Jose Luis Garmendia Laja II.a eta Eugenio Gisasola Lutxurdio tritikitilari azkoitiarrek emango dute zuzeneko erromeria. 19:00etan hasiko da erromeria, eta Aristerrazu Zuzenean izeneko Facebook kontuan arituko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!