Jon Martinez Txiki-ren bakarrizketa saioa antolatu du Akelarre Kultur Elkarteak, maiatzaren 14rako. 40 urte eta aldapan behera niek izenburupean saioa eskainiko du Txikik Aiako Lardizabal Eskolan, 18:00etan hasita. Aforo mugatua izango du emanaldiak, eta sarrerak dohainik badira ere, aldez aurretik eskuratu behar dira Aiako Kultur Etxean. Pertsonako bi sarrera hartu daitezke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!