Aimar Galarraga eta Naiara Zumeta Lekunberrin izango dira datorren igandean

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 17a, 16:20

Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren jardunaldia egingo da 12:00etatik aurrera, eta harri-jasotzaileak ere arituko dira lehian. ETB1en emango dute herri kirol saioa.

Maiatzaren 23an, igandearekin, herri kirol saioa izango da Lekunberriko frontoian 12:00etatik aurrera. Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren jardunaldia egingo dute, eta horrez gain, harri-jasotzaileek ere izango dute indarrak neurtzeko aukera. Hiru amarreko harri-jasotze txapelketaren barruan, Aimar Galarragak Urdax Magunazelaia izango du aurkari, eta finalerako txartela izango dute jokoan. Joseba Ostolaza Harri Eskolako Naiara Zumetak ere parte hartuko du saioan, eta igandekoa izango da txapelketa batean harri-jasotzen arituko den lehen aldia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!