Aiako probalekuak Gipuzkoako Harri Txikien Harrijasotze Txapelketa hartuko du

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 4a, 09:40
Iaz Usurbilen jokatu zuten lehiako irudia. (Noaua.eus)

Uztailaren 11n izango da lehia, eta sarrerak leihatilan eskuratu ahal izango dira egunean bertan 10 euroren truke. 

Aiako probalekua herri kirolen plaza izango da beste behin. Izan ere, uztailaren 11n Gipuzkoako Harri Txikien Harrijasotze Txapelketa jokatuko dute bertan, arratsaldeko 17:30ean hasita. 

Bertan parte hartuko dute Iraitz Arruti, Iñigo Eizagirre, Hodei Iruretagoiena, Mikel Lopetegi eta Xabat Olaizola zarauztarrek, baita Jagoba Otaegi aizarnarrak eta Beñat Telleria lasartearrak ere.

Lehia zuzenean emango du Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak Facebookeko bere kontutik. Bere aldetik, sarrerak probalekuko leihatilan egongo dira salgai egunean bertan 10 euroren truke, 16:30etik aurrera. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!