Aiarrak ez direnek ere eros ditzakete asteburu honetako kultur ekitaldietarako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 26a, 15:30
Demode Quartet.

Unidad Alavesa eta Demode Quartet taldeen musika emanaldiak izango dira asteburu honetan, baita Bocabeats Comediaren ikuskizuna ere.

Asteburu honetan hasiko da udako kultur programazioa Aian. Ostiralean Unidad Alavesa rock-folk taldea arituko da probalekuan, eta larunbatean, Epa izeneko musika emanaldia eskainiko du Demode Quartetek, agertoki berdinean. 22:30ean izango dira bi kontzertuak. Igande gauean, aldiz, Bocabeats Comedia taldeko kideak izango dira Aian: monologoak nahiz musika uztartzen ditu haien ikuskizunak.

Sarrerak Aiako udaletxean daude eskuragai (harremanetan jarri nahi dutenek, 943 131 144 telefono zenbakira dei dezakete edo mezu bat bidal dezakete harrera@aia.eus helbidera). 5 euro balio du Unidad Alavesaren kontzerturako sarrera bakoitzak, eta 2 euro Demode Quarteten eta Bocabeats Comediaren emanaldietarako tiket bakoitzak.

Uztailaren 21ean jarri zituzten salgai sarrerak, aiarrentzat. Udalak gaur jakinarazi duenez, baina, hemendik aurrera aiarrak ez direnek ere eskura ditzakete tiketak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!