Eguraldi txarra iragarri dute biharko Aiako mendi lasterketarako

IƱigo Gaiton 2021ko urr. 2a, 16:48

Euri zaparradak eta haize zakarra espero dira goizeko lehen ordutik. 10:30ean hasiko da txapelketa.

Aiako X. Mendi Lasterketa jokatuko da bihar, igandearekin. Antolakuntzak 10:30ean du jarrita irteera ordua, eta parte hartzaileek Pagoeta mendian barrena egingo dute korrika, Herriko Plazatik atera ondoren.

Eguraldi iragarpenari dagokionez, partea ez da ona. Windguru-ren arabera, goizeko lehen ordutik euria egingo du. 09:00ak aldera aurreikusten dira zaparradarik handienak, eta gutxitzen joan badaitezke ere, euria espero da arratsaldera arte. Haizea ere harro ibiliko da egunsentitik. Gaurko hego haizeak gauean ere eutsiko dio, baina 07:00ak aldera aldaketa izango da, eta mendebaldetik indarrarekin joko du haizeak bihar, egun osoan zehar.

Lasterketa egingo den denbora tartean, tenperatura 15 eta 16 graduren artean ibiliko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!