Txalaparta doinuz girotutako asteburua izan dute Zingira kanpinean

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 5a, 17:26

Euskal Herri guztiko dozenaka txalapartariren eta txalapartazaleren topaleku izan da Aiako Zingira kanpina asteburuan, han egin baitute aurtengo Txalakanpada. Ostiral eguerdian iritsi ziren lehendabiziko parte hartzaileak, eta igandeko herri bazkariarekin eman zioten bukaera txalapartaren bueltan antolatutako akanpadari. Euskal kulturan  horren errotuta dagoen musika tresna izan da asteburuko protagonista nagusia, baina piraguaz ibilalditxoa egiteko eta beste ekintza batzuetarako aukera ere izan zuten han bildutakoek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!