Bihar arratsaldean Ion Ostolazak eta Andoni Ezkerrak girotuko dute Aristerrazuko plaza

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 20a, 16:27

18:30ean hasi eta 21:30era arte ariko dira trikiti doinuak jotzen.

Iazko behartutako etenaren ostean, bueltan dira Arristerrazuko igande arratsaldetako erromeriak, eta biharko izango da denboraldiko hirugarrena. Jon Ostolaza eta Andoni Ezkerra igoko dira oholtzara, eta 18:30etik eta 21:30era haien doinuetara dantza egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.