50 urtetik gorakoentzat oinarrizko informatika ikastaroa antolatu dute Aian

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 1a, 11:00

Saioak urtarrilaren 17tik 28ra izango dira, eta horietan parte hartu nahi dutenek abenduaren 17a baino lehen eman beharko dute izena, Aiako Kultur Etxean.

Ordenagailua erabiltzen ikasi nahi duten 50 urtetik gorako herritarrentzat ikastaroa antolatu dute Aiako Udalak eta KZguneak. Parte hartzen dutenek informatikako oinarrizko ezagutzak bereganatu ahal izango dituzte; besteak beste, ordenagailua pizten eta itzaltzen, posta elektronikoz mezuak bidaltzen eta jasotzen eta Interneten ibiltzen ikasiko dute.

Urtarrilaren 17an hasi eta 28an bukatuko da ikastaroa, eta saioak aurrez aurrekoak izango dira, Aiako Kultur Etxeko KZgunean. Horietan parte hartu nahi dutenek, abenduaren 17a baino lehen eman beharko dute izena Kultur Etxean bertan edo 943-13 09 24 telefono zenbakira deituta. Eskolen inguruko informazio gehiago behar dutenek ere bi bide horiek erabil ditzakete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!