"Urak gure lekuan jarriko gaitu: jaisteko postuetan, edo bigarren txandan"

Mikel O. Iribar/Berria 2021ko abe. 4a, 14:34
Aurreko sasoiko Santurtzi irabazleak ez du antzik oraingoarekin: talde eraberritua da; prestatzailea ere aldatu du. Portularrumek "ilusioz" ekin dio erronkari, estreinakoz ari baita entrenatzaile. Besteengandik edan duena arraunlariei ematea du helburu.

Euria erruz ari duela azaldu da Santurtziko (Bizkaia) Itsasoko Ama arraun elkartearen egoitzara Mikel Portularrume, Paorra (Aia, Gipuzkoa, 1983). Solasaldia hasi aurretik, argazkiak ateratzen egon da Sotera-ko prestatzaile berria, klubeko zoko batean eta bestean, eta, nola ez, txisteak egiteko aukera ez du inolaz ere galdu. Gizon handia da Paorra, baina umorea barruan darama, "baita irabazle sena ere".

Zer moduz ekin diozu ibilbide berriari?

Gustura eta ilusioz nago, eta ikusten dut klubeko jendea ere sentipen berberekin dagoela. Bide baten hasiera besterik ez da. Esperientzia eta erronka berri bat da niretzat, eta bizimodu berrira egokitzen ari naiz.

Entrenatzaile izateko nahia buruan zebilkizun azken urteetan. Bada, heldu zaizu garaia.

Betidanik gustatu izan zait arraun munduaren saltsan ibiltzea. Egia esan, ez nuen uste entrenatzaile izateko aukera helduko zitzaidanik. Azkenean iritsi zait, eta gogotsu nago.

Zer esan zizuten gertukoek?

Familiakoek, hasieran, ez joateko esaten zidaten, baina, hotzean pentsatuta, nire erabakia babestu zuten. Lagunek, berriz, bitan ez pentsatzeko: hasteko eta hasteko.

Irakurri elkarrizketa osorik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!