Mayaren eta Igeldoren idiek apustua jokatuko dute Aiako probalekuan

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 27a, 15:22

Aiako Kintopeko Probetako irudia.

4.000 euro egongo dira jokoan bi idi-zaleen artean, otsailaren 12rako hitzartu duten apustuan.

Gaur eman dute Maya aiarraren eta Igeldo ezkioarraren arteko apustuaren berri. 4.000 euro izango dituzte jokoan, otsailaren 12an egingo den dema-jokoan. Lehia 22:00etan hasiko dute, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izango du proba kontrolatzeko ardura. Idien pisaketa goizean egingo dute, 10:00etan, eta idiek 1.800 kiloko harria eta 100 kiloko plaka ibiliko dituzte arrastan.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!