Julen Alonsok Aian eman behar zuen kontzerturako sarreren dirua itzuli egingo dute

Iñigo Gaiton 2022ko ots. 3a, 11:00

Kontzerturako txartelez gain, bonuak itzultzeko aukera ere emango dute antolatzaileek.

Julen Alonsok bertan behera laga ditu Eskuetan bihotza lan berriaren emanaldiak, eta tartean, atzeratu egin dute urtarrilaren 22an Aian egin behar zuen estreinaldia. Hori dela eta, antolakuntzak sarreren dirua itzuli egingo du. Txartel solteez gain, bonuak itzultzeko aukera ere izango da. 

Hauek dira, txartelez gain, itzultzeko aukera emango duten bonuak:

  • Julen Alonso + Haatik + Bulego
  • Julen Alonso + Haatik
  • Julen Alonso + Bulego

Antolakuntzak ohar bidez plazaratu duenez, atzo bertan egin zuten online erositako txartelen diruaren itzulketa. Kultur etxean erositakoak, berriz, gaur goizetik otsailaren 11a bitartean itzultzeko aukera izango da kultur etxean bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!