Irratiko Argia Saria irabazi du Oier Aranzabalen eta Xabier Etxeberriaren 'Artxipelagoa' podcastak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko ots. 3a, 12:25

2021eko udazkenean inauguratutako fikziozko audio-nobela saritu dute. Oier Aranzabalek eta Juan G. Andresek zuzendu dute lana, eta Xabier eta Martin Etxeberriak idatzi dute gidoia.

ULU mediak eta EITBpodkastek ekoitzitako Artxipelagoa irratiko fikziozko nobelari eman diote 2022ko irratiko Argia Saria. 2021eko udazkenean estreinatu zuten podcasta, eta gidoilari lanetan ibili da Xabier Etxeberria Aiako bizilaguna, bere anai Martin Etxeberriarekin batera. Zuzendaria, berriz, Oier Aranzabal Aiako bizilaguna da, Juan G. Andresekin batera. 

2103. urtean kokatutako distopia bat du kontagai istorioak. "Olatu erraldoi  batek Europa urpean utzi du ia osorik eta Euskal Artxipelagoa sortu da. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea". Horixe da audio-fikzioaren argumentua. 

Aurretik sekula horrelako lanik egin gabeak direla azaldu dute Aranzabalek eta etxeberriatarrek, eta lehen denboraldiak asko ikasteko balio izan diela. "Abenturazko fikzio klasiko" gisa definitu dute Artxipelagoa

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!