Manuel Zendoia 'Maya' aiarrak irabazi du Iker Zubillaga 'Igeldo' ezkioarraren aurkako idi apustua

Mireia Galarza Bastida 2022ko ots. 13a, 12:00

51 plaza, zinta bat, eta bi metro eta 78 zentimetro egin zituzten Asier Alegria eta Iagoba Tubilla itzainek gidatutako animaliek. Igeldoren idi pareak, berriz, 47 plaza, eta metro eta 90 zentimetro egin zituen.

Atzo jokatu zuten Aiako probalekuan Manuel Zendoia Maya aiarraren eta Iker Zubillaga Igeldo ezkioarraren arteko idi apustua, eta lehia biziaren ostean, Aiako idi pareak irabazi zuen apustua. 4000 euro zeuden jokoan. 

Zozketak hala erabakita, Mayaren idi parea atera zen probalekura, eta 51 plaza, zinta bat, eta bi metro eta 78 zentimetro egin zituzten Asier Alegria eta Iagoba Tubilla itzainek gidatutako animaliek.

Iñaki Urrutia eta Axier Zubillaga aritu ziren gero Igeldoren idi parearekin, eta bukaerara arte lehiatu baziren ere, 47 plaza, eta metro eta 90 zentimetro egin zituzten. Beraz, garaipena Aian bertan gelditu zen. 

Argazkiak: Ibon Errazu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!