Dantza garaikidea nola egin erakargarri

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 20a, 20:30

Ez dute damurik atzo iluntzean Aiako probalekuan izan ziren herritarrek. Bertsozale ez direnek ere ezagutzen dituzten bertso sorta mitikoak eta obrarako propio sortutako ale berri-berriak izan zituzten belarrien gozagarri, eta aldi berean, begien aurrean bost dantzari, dantzari guztiz emanak. Haatik dantza konpainiak Errimak bi oinetan taularatu zuen. Ekaitz Zilarmendi Urrutiak egindako argazkiak dira honakoak, eta ederki islatzen dute ikuskizunaren tamaina.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!