Aiako familia ugariek dagoeneko eska dezakete Ondasun Higiezinen Zergan dagokien hobaria

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 9a, 10:30

Hobaria jasotzeko eskaera orria martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxean, familia liburuarekin edo familia ugarien ziurtagiriarekin eta iazko Ondasun Higiezinen Zergaren ordainagiriarekin batera.

Aiako familia ugariek Ondasun Higiezinen Zergan hobaria jasotzeko aukera dute, eta horretarako martxoaren 31 baino lehen egin beharko dute eskaera udaletxean. Hobaria jasotzeko honako baldintzak bete beharko dituzte: familia ugarien ziurtagiriaren jabe izatea (familia liburua edo txartela); familiako inor beste ondasun higiezin baten jabe ez izatea eta ohiko etxebizitzaren balio katastralak 180.000 euroak ez gainditzea.

Aiako Udalak azaldu du hiru seme-alaba dituztenek %40ko hobaria izango dutela, lau seme-alaba dituztenek %50ekoa eta bost edo gehiago dituztenek %60koa.

Eskaera egiterakoan eskaera orria, familia liburua eta 2021eko Ondasun Higiezinen Zergaren erreziboaren kopia entregatu beharko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!