Ukrainarako materiala biltzen ari dira Aian

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 17a, 11:13

Bihar eguerdira arte jasoko dute materiala, Aiako Kooperatiban (Eroski). Herritar talde baten ekimenez ari dira bilketa egiten.

Herritar talde bat Ukrainara bidaltzeko materiala biltzen ari da. Bihar eguerdira arte ariko dira horretan, Aiako Kooperatiban (Eroski), eta honako materiala jasoko dute:

  • Janaria: azkar prestatzen zopa, latak, arroza, dilistak, babarrunak, garbantzuak...
  • Botikak: tiritak, merkromina, konpresak...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!