Udalekuetarako begiraleak hautatzeko deialdia egin du Aiako Udalak

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 23a, 16:30
2019ko udalekuetako argazkia.

Izena eman nahi dutenek bete beharreko baldintzen artean daude, besteak beste, 18 urte aurten betetzea eta euskaraz jakitea. Martxoaren 28tik apirilaren 8ra bitartean egongo da zabalik horretarako epea.

Uztailaren 4tik 29ra, 2010etik 2019ra bitartean jaiotako umeen eta gaztetxoentzat udaleku irekiak ­antolatuko ditu Aiako Udalak, eta horietan begirale gisa jardungo dutenak hautatzeko deialdia egin du. Begiraleek bi baldintza bete beharko dituzte ezinbestean: 18 urtetik gora izatea edo 18 urte aurten betetzea eta euskaraz jakitea.
 
Dena dela, badira kontuan izango dituzten beste baldintza batzuk ere:

1. Begirale titulua izatea 6 puntu
2. Eusko Jaurlaritzak homologatutako eskolak: 6 puntu

3. Beste eskolak: 4 puntu

4. Zuzendari titulua izatea (2 puntu)

5. Hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak izatea (3 puntu)

6. Hezkuntzarekin zer ikusia duten ikasketak burutzen aritzea 0,5

7. Lan esperientzia urtea bakoitza puntu 1 (5 puntu gehienez)

8.Udaleku itxi eta irekietan hamabostaldi bakoitza 0,5 puntu.Gehienez ere 3 puntu.

9. Aiarra izatea (5 puntu)

10.Aiako udalak sustatutako kultur-kirol aisialdi zerbitzuan begirale moduan lanean egon izana (8 puntu)
 
Interesdunek curriculuma eta egiaztagiriak Aiako udaletxean aurkeztu beharko dituzte, eta epez kanpoko izen-ematerik ez dute onartuko. Hemen klik eginda deskargatu daiteke deialdi ofiziala eta esaera orria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!