Herriguneko aparkalekua egokitzeko lanak martxan dira Aian

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 24a, 09:00

Art Eraikuntzak enpresak gauzatuko ditu lanak 76.288,24 euroren truke, BEZa barne, eta aurreikuspenak betetzera, lau asteko iraupena izango dute.

Astelehenean hasi zituzten Aiako herriguneko aparkalekua egokitzeko lanak. Art Eraikuntzak enpresa arduratuko da obrak gauzatzeaz, 76.288,24 euroren truke, BEZa barne, eta aurreikuspenak betetzera, lau asteko iraupena izango dute.

Aiako Udalak azaldu duenez, lanok aldaketa batzuk eragingo dituzte egunerokotasunean. Lehen fasean, igerileku aldera dagoen errepide zatian bi norabideetan pasatzeko aukera izango da. Bigarren faseko lanak, berriz, gutxi gorabehera apirilaren hasieran hasiko dituzten, eta orduan, bestea eremua egongo da erabilgarri, eta handik igaro beharko dute ibilgailuek, bi noranzkoetan. Lehen fasean, zaborrontziak orain arte zeuden lekuan egongo dira; bigarren faseko lanak hasterako, ordea, lekuz aldatuko dituzte eta behin betiko tokian jarri. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!