'Frontona' ikuskizun interaktiboa izango da bihar arratsaldean Aian

Aitziber Arzallus 2022ko api. 1a, 16:00
Azkoitian egin zuten emanaldia.

18:00etan hasiko da emanaldia, Aiako frontoian izango da eta ez da sarrerarik nahiz gonbidapenik beharko. Publiko zabalarentzat egokia den ikuskizuna da Frontona, familian joateko primerako plana.

Frontona antzerki obra eskainiko dute bihar arratsaldean Aiako pilotalekuan. Ikuskizunean, ikusleekin jolastuz, euskal kultura eta Aiako kultura erdigunera ekartzeko ahaleginean arituko dira hiru aktore, bi pilotari eta Andoni Egaña bertsolaria. Pilota jokoa aitzakiatzat hartuta, ikusleari jolasa proposatuko diote Frontona ikuskizuneko aktoreek. Unai Ormaetxea andoaindarrak, Iñigo Otaegi billabonatarrak eta Josu Artutxa tolosarrak gidatuko dute emanaldia, eta kantxan, Janire San Sebastian eta Anne Maiza pilotari zizurkildarrak arituko dira. 

Publiko zabalarentzat egokia den ikuskizuna da Frontona, familian joateko primerako plana. Saioa 18:00etan hasiko da Aiako frontoian, eta sarrera librea eta doakoa izango nahi nahi duten guztientzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!