Jende asko eta giro hobea Aiako Txakolin Egunean

Juan Luis Romatet 2022ko api. 10a, 15:27

Pandemiak eragindako bi urteko hutsartearen ondoren, gaur Txakolin Eguna izan dute Aian. Getariako Txakolina jatorri deiturako hamar upategiren ardoak dastatzeko aukera izan dute aiarrek eta egun eguzkitsu honetan herrira hurreratu diren bisitariek. Horrekin batera, Euskal Herriko burduntzian erretako behi okelaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu diren guztiek.

Arratsaldean jarraituko dute XVIII. Txakolin Egunarekin lotutako ekitaldiek Aian. Behin dastaketak bukatuta, 14:00etan, Jai Batzordearen txosna zabalduko dute. Eta bukatzeko, 18:00etatik 21:00etara, erromeria izango da Izer eta Alabier trikitilariekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!