Aiak Errenteria izango du lehen aurkaria Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan

Aitziber Arzallus 2022ko api. 12a, 09:00
Gipuzkoako pilota elkarteetako ordezkariak, joan den astean Donostian egin zuten agerraldian. (GEPF)

Aiak gomazko paletan izango du ordezkaritza, eta etxean jokatuz hasiko du txapelketa, maiatzaren 8ko asteburuan. Oriok, berriz, ez du Herriartekoan parte hartuko.

Hilabete baino gutxiago falta da Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketei ekiteko, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak dagoeneko egin ditu modalitate guztietako zozketak. Horrenbestez, erabakita dago herri bakoitzak non eta noren kontra lehiatuz hasiko duen bidea.  Oriok ez du parte hartuko aurtengo Herriartekoan; Aiak, ordea, bai. Gomazko paletan izango du ordezkaritza, eta etxean jokatuz hasiko du txapelketa, maiatzaren 8ko asteburuan. Errenteria izango du aurreneko aurkaria.

Handik astebetera aiarrek Errenterian jokatu beharko dituzte lehen kanporaketako itzuliko hiru partidak. Final laurdenetara sailkatuko balira, donostiarren edo zestoarren kontra neurtu beharko dituzte indarrak.

Gomazko paleta modalitatean hamabost herrik hartuko dute parte, eta finala ekainaren 19an jokatuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!