Aiako igerilekuaren kudeaketa adjudikatzeko lehiaketa ireki du Aiako Udalak

Aitziber Arzallus 2022ko api. 16a, 13:05

Lehiaketara aurkeztu nahi duenak apirilaren 22ra arteko epea du, eta udal bulegoetan egin beharko du eskaera.

Herriko igerilekuaren kudeaketa adjudikatzeko lehiaketa publikoa ireki du Aiako Udalak. Apirilaren 11n zabaldu zuten eskaerak egiteko epea eta hilaren 22ra arte egongo da irekia.

Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da eta beste lau urtetan luzatu ahal izango da bi aldeen adostasunarekin. Hainbat baldintza bete beharko ditu eskaera aurkezten duenak:

  1. 18 urte beteak izatea eskaera aurkezten duen egunean.
  2. Sukaldaritza lanetan aritzeko eskatzen den titulazioa edukitzea, hau da, elikagaiak manipulatzekoa, eskatzaileak berak, denboraldia hasterako.
  3. Antzeko makineria erabiltzen gutxienez bost urteko esperientzia edo instalazio horien inguruko formakuntza izatea dagokion titulazio bidez.

Horrez gain, hainbat kudeaketa baldintza eta baldintza ekonomiko ere ezarri ditu udalak. Adjudikazioaren baldintza guztiak, hemen ikusgai.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!