Armendigain kaleko trasteleku bat alokairuan utziko du Aiako Udalak

Aitziber Arzallus 2022ko api. 17a, 12:00

Armendigain kaleko 1. zenbakiko 2. trastelekua da. Interesdunek apirilaren 22a baino lehen eman beharko dute izena, eta ondoren, zozketa bidez adjudikatuko da.

Armendigain kaleko trasteleku bat alokairuan uzteko prozedura jarri du martxan Aiako Udalak; hain zuzen ere, kale horretako 1. zenbakian dagoen 2. trastelekua. Interesa duten herritarrek apirilaren 22a baino lehen eman beharko dute izena, eta ondoren, zozketa bidez erabakiko da norentzat izango den.

Hiru urterako alokairua litzateke, beste hiru urtez luzatzeko aukerarekin, bi aldeek hala adostuz gero. Gutxienez hilean 50 euro gehi BEZa ordaindu beharko ditu trastelekua erabiltzen duenak, eta kopuru horri KPIaren igoera erantsi beharko dio urtez urte.

Deialdiaren oinarriak, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!