Landare Berezien Azoka, bihar eta etzi Iturraranen

Iñigo Gaiton 2022ko api. 22a, 13:00
2019ko azokaren irudi bat.

Landare azokaren 18. edizioa izango da aurtengoa, eta antolatzaileen hitzetan, berrikuntza ugariz gozatzeko aukera izango dute bisitariek.

Landare Berezien 18. Azoka egingo da larunbat eta igandean Iturrarango Lorategi Botanikoan. 2003an lehen edizioa antolatu zenetik, sona hartzen joan da azoka. Antolatzaileen hitzetan, urtez urte "publiko zabal bat" izatea lortu du egitasmoak, eta asko dira azoka noiz iritsiko zain egoten diren lagunak.

Aurtengoa, gainera, azoka berezia izango da urtero han juntatzen direnentzat; izan ere, 2020an bertan behera laga behar izan zuten pandemiak hala behartuta, eta iaz, modu birtualean egin zen. Zorionez, hiru urte eta gero, betiko azokaz gozatzeko aukera izango da.

Aurtengo edizioak "berrikuntza ugari" izango dituela ere azaldu dute antolatzaileek. Zortzi mintegi berri sortu dituzte, eta guztira, 47 postu jarriko dituzte Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako landare ekoizleek.

Hemen klik eginda eskuratu daiteke egitasmoaren inguruko informazio osatuagoa.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!