Sanjoanak ospatzeko prest daude Iturriotzen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 7a, 09:07

Hona hemen Iturriozko San Joan Jaietako egitaraua

Sanjoanak heltzear dira eta Iturriozko festa batzordeak auzoko jaiak ospatzeko ekitaldi sorta antolatu du.

EKAINAK 17, OSTIRALA
- 22:00etan, XXVI. Mus Txapelketa Izurtzu erretegian. Izena-ematea 21:30etik 22:00etara egingo dute eta 30 euro kostako da. Honako hauek izango dira txapelketako sariak: Txapeldunek, txapelak eta trofeoak, Katxiña txakolindegian bi lagunentzat afaria eta 100 euro irabaziko dituzte; 2. saridunek, trofeoak, bi laguntzat afaria Izurtzu erretegian eta 60 euro; 3. sailkatzen den bikoteak, bi lagunentzat afaria Altxerri jatetxean, bi txakolin botila eta 40 euro, eta 4. saridunek bi lagunentzat afaria Portu erretegian eta bi txanpan botila.

EKAINAK 24, OSTIRALA, SAN JOAN EGUNA
- 10:30ean, meza umeak eta loreak bedeinkatzeko.
- Ondoren, herri-kirol erakustaldia. Harri-jasotzen jardungo dira Jokin Eizmendi eta Jon Unanue Goenatxo III.-a, eta aizkoran Haritz Esnal eta Iñigo Landa.
- Jarraian, Peñagarikano eta Soto bertsotan, eta trikitiarekin Tapia&Leturia eta Laja&Lutxurdio.
- Segidan, bazkaria.
- 22:30ean hasita, erromeria Tapia&Leturiarekin eta Laja&Lutxurdiorekin.

EKAINAK 25. LARUNBATA
- 12:00etan, meza ekaitzaren kontra eta auzoan hildakoen alde.
- Ondoren, hamaiketakoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!