Aiako haurrek jolas didaktikoak egin dituzte, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearekin

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 9a, 10:00
Argazkia: Laura Mongelos

Uda osasungarria kanpainaren baitako jarduera bat izan zen ostiral goizekoa. “Azalaren zaintza, elikadura, hidratazioa eta ohitura osasungarriak” landu dituzte bertan.

Scape room jokoan oinarritutako Scape street bertsioan jolastu dira haurrak ostiral honetan, aire librean. Bertan landutako edukiak “azaleko minbiziaren prebentziorako aholkuak” dira, Laura Mongelos begiraleak azaldu duenez. Haur zein begiraleak gustora ibili dira Aiako frontoian jolasean.

Hiru jolas egin dituzte edukiak barneratzeko. Lokotsen jokoan, adibidez, kremak edota ur botilak erabili dituzte. “Umeek eguzkiarekiko prebentzio neurriak ikasteko elementu errealak, finean”, dio Ane Balenciaga begiraleak.

Ikasturtean zehar eskoletan elikadura eta jarduera fisikoa lantzeko tailerrak eskaintzen dituzte Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartekoek. Horrez gain, badute helduei bideratutako jarduerarik ere, hala nola, tabakoaren ingurukoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!